Txangoa Bizkaiko kostaldera
Ez galdu Bizkaiko kostaldeko txokorik paregabeenak modu eroso eta seguruan ezagutzeko aukera, paisaia ezin ederragoez gozatuz.

Bilbotik irtengo gara Bizkaiko Kostalderantz, ibilbide gidatu osoa egiteko. Getxora joanez hasten da ibilbidea, itsasadarraren eskuinaldea inguratuz eta Barakaldo, Sestao eta Portugalete herri industrialak beste aldean utziz. Hara iritsitakoan, Zubi Eseki ospetsura iritsiko gara, Unescok Gizateriaren Ondare izendatu duen munduko transbordadorerik zaharrenera, eta bertan geldialdi labur bat egingo dugu. Ibilbidean jarraitu eta Butroeko gaztelura helduko gara. Gaztelu horrek 45 metroko altuera ikaragarria du. Kostaldera iritsiko gara, eta Gaztelugatxeko San Juanez gozatuko dugu. Ermita ederra du, harkaitz baten goialdean eta itsasoz inguratuta dago. Begiratoki batetik ikusi ahal izango dugu bista eder ikaragarri hori. Kostaldea inguratuz jarraituko dugu aurrera, bista ezin zoragarriagoekin gozatuz, harik eta Bermeoko arrantza-herri tipikora iritsi arte. Han geraldia egingo dugu, eder ikusgarri hori bisitazteko. Ondorik, Mundakaren albotik igaroko gara eta edertasunaz gozatu ahal izango dugu Urdaibaiko Biosferaren ikuspegi ederrekin. Ibilbidean aurrera eginez, Gernikako herri ospetsura iritsiko gara eta bertako Juntetxea eta Zuhaitza bisitatzeko aukera izango dugu. Historian zehar, euskal politikari handiak euskal herriaren etorkizunaz erabakiak hartzeko biltzen ziren Juntetxe horretan. Ondoren, Bilbora zuzenean itzuli eta 14:00ak aldera amaituko dugu txangoa.
Fitxa teknikoa
- Prezioaren Barne
- Prezioz Kanpo
- Partaide minimo eta maximoak
- Iraupena
- 5 ordu
- Puntu nabarmenak
- Noiz egin daiteke?
- Irteera lekua eta ordua
- Hizkuntzak
- Ohar garrantzitsuak
- Ezeztatzeko baldintzak
Specific References