Landa-esperientzia Elorrioko baserri batean. Bisita gidatua gaztelaniaz,
Baserritarren bizimodua eta ofizioa gertutik ezagutzeko aukera ederra

Baserritarren bizimodua eta ofizioa gertutik ezagutzeko aukera ederra. Baserrietako protagonista nagusiak dira; ahalegin, maitasun eta dedikazio handiz, beraien baratzetan eta animalien bidez ekoiztutako elikagai osasuntsu eta zaporetsuez gozatzeko aukera eskaintzen digutenak. Familia eta lagun artean, kalitatezko elikagaiak eskuratzeko, animaliak eta lurzorua zaintzearen garrantzia ikasiko duzue.
Ingurune zoragarri batean, natura, biodibertsitatea eta animaliak gertutik sentitzeko esperientzia ezin hobea.
BELAZE PROIEKTUA
Belaze, Zenita auzoko Zenitaldekoa baserrian kokatzen den proiektua da, Elorrioko erdigunetik 1kmra. Gure lurraldean hain garrantzitsua den ofizio historikoari jarraipena eman diote, honi merezi duen balioa emanez eta gaur egunera egokituz.
Ekoizpen ekologiko eta jasangarrian oinarritzen dira, natura eta bere aniztasuna errespetatuz, interesa duen edonori balore horiek transmititzen saiatuz
"Egiten duguna maite dugu eta hau besteekin partekatzea gustatzen zaigu!"
BASERRIAN ESPERIENTZIA EDER BAT BIZI EZAZU!
Haur zein helduek, Belazen, baserriko bizitzaren iraganaren eta orainaren nondik norakoak ezagutzeko eta bizitzeko aukera izango duzue; baserria, ortua eta ukuiluaren arteko ibilbide aktibo baten bidez.
Ziur etxeko gazteenei ilusio handia egingo diela baserriko animaliak gertutik ikusi ahal izateak! Behiak, Belazeko produktu izarra den jogurtaren protagonista nagusiak dira. Esperientziaren bukaeran jogurta dastatu ahal izango duzue, baserriko zaporeak sentituz.
Esperientzia honek, naturarekin, animaliekin eta inguruneko florarekin konektatzen lagunduko dizue. Hauek errespetatzen irakasteaz gain, baita baserritarren ogibidearen alderdi desberdinak ezagutu, bizi eta sentituko dituzue ere.
Zuen zentzumenak esnatuko dituen esperientzia!
Bisitak EUSKARAN: urtarrilak 23 eta 29. Otsailak 6, 12, 27. Martxoaren 6, 20 eta 26a.
Bisitak GAZTELLANOAN: otsailak 5, 13 eta 20. Martxoaren 5, 13 eta 27an.
Tailer esperientziala: hazi bolak egin.
Jogurt dastaketa. Prezioz Kanpo Desplazamendua.
Autobus-geltokitik 15 minutura oinez. Autoentzako aparkalekua: 3 plaza baino ez ditugu. Aparkaleku publikoa baserritik oinez 5 minutura. Partaide minimo eta maximoak Toki mugatuak, 25 pertsona. Iraupena 2 ordu Puntu nabarmenak Egutegian markatutako larunbat eta igandetan. Udan, ostegunetik igandera. Noiz egin daiteke? Belaze, Caserio Zenitaldekoan 10:00etatik 12:00etara Hizkuntzak Gaztelania eta euskara. Ohar garrantzitsuak Beharrezkoa da oinetako egokiak ekartzea; zapatilak, botak edo ura jasaten botinak.
Aire zabaleko jardueretarako arropa egokia, klimaren arabera.
Gomendatutako adina, 2 urtetik aurrera.
Gehienez 2 haur heldu bakoitzeko, familia ugarietan izan ezik Ohar garrantzitsuak Deuseztatuz gero, zenbateko osoaren % itzuliko da:
72 ordu baino lehen: %100
48 ordu baino lehen: %100
24 ordu baino lehen: %50
Fitxa teknikoa
- Prezioaren Barne
- 3 zonaldeetatik bisita gidatua, behi eta oiloekin kontaktua, baratzearen funtzionamendua ezagutzea eta sendabelar batzuk identifikatzea.
Tailer esperientziala: hazi bolak egin.
Jogurt dastaketa. - Prezioz Kanpo
- Desplazamendua.
Autobus-geltokitik 15 minutura oinez. Autoentzako aparkalekua: 3 plaza baino ez ditugu. Aparkaleku publikoa baserritik oinez 5 minutura. - Partaide minimo eta maximoak
- Toki mugatuak, 25 pertsona.
- Iraupena
- 2 ordu
- Puntu nabarmenak
- Egutegian markatutako larunbat eta igandetan. Udan, ostegunetik igandera.
- Noiz egin daiteke?
- Belaze, Caserio Zenitaldekoan 10:00etatik 12:00etara
- Hizkuntzak
- Gaztelania eta euskara.
- Ohar garrantzitsuak
- Beharrezkoa da oinetako egokiak ekartzea; zapatilak, botak edo ura jasaten botinak.
Aire zabaleko jardueretarako arropa egokia, klimaren arabera.
Gomendatutako adina, 2 urtetik aurrera.
Gehienez 2 haur heldu bakoitzeko, familia ugarietan izan ezik
Deuseztatuz gero, zenbateko osoaren % itzuliko da:
72 ordu baino lehen: %100
48 ordu baino lehen: %100
24 ordu baino lehen: %50
Specific References