Itsasmendi Upeltegia: Urdaibaiko magia txakolinan
Itsasmendi, kare-harrian idatzitako izena.
Itsaso eta mendiaren arteko txakolina.
5 txakolin eta 3 pintxoren dastaketa

Produktu sorta hau dastatuz txakolinaren bilakaera ezin hobeto ezagutzeko aukera dago. Ardo freskoetatik hasita, gordetzeko gaitasuna duten ardoekin jarraitu eta sasoian sasoiko inguruko produktuekin egindako pintxoak ere dastatuko dira.Lurralde honek ardogintza arloan duen gaitasuna, oraina eta etorkizuna erakutsiko dira.
Urdaibaiko txoko magiko baten barruan egingo dugu bidaiatxoa, bertako historia, kultura, natura, mahastiak… hobeto ezagutuz. Azken baten txakolingintzan sakonduko da inguruko paisaian ezin hobeto integraturik dagoen upategiaren bisita eginez. Itsasmendi Upategiaren ibilbide honetan Bizkaiko dibertsitatearen aberastasuna erakusteko nahia dago, horretarako beti ikerketa eta berrikuntza sustraiekin duten loturarekiko errespetuarekin uztartzen dira. Ondo hautatutako txoko eder desberdinetan dastatuko diren txakolinen originaltasunak eta nortasunak txundituta utziko zaituzte.
Hasiera Urdaibai Erretserbaren bihotzean kokatuta dagoen txabola tradizional batean izango da. Bertan Itsasmendiren historia ezagutuko dugu aperitibo goxo bat bide izanik eta ondoren Urdaibaiko flora eta faunaren dibertsitatean bete-betean murgilduta egongo zara. Amunaga ibaitik zehar, ehun urtetik gorako haritz basoaren erdian egindako paseotxoaren bidez, Oiz, Anboto eta beste zenbait mendi begi bistan daudela, bertako historia mitologiko aberatsa ezagutzeko aukera izango dugu . Mahastia, inguru naturalean, era harmoniatsuan integratuta dago, animalia eta landare dibertsitatea oso aberatsak inguraturik. Bertan gure mahats barietate sorta ederra ezagutzeko aukera izango da. Txakolinak zenbait txoko ezin ederragoetan dastatuko dira. Han, txakolinen sorrera eta bilakaeraz gain, eskualdeko zenbait istorio polit azalduko dira: antzinako teilagintza, abeltzaintza, baso esplotazio tradizionala eta 200 urtetik gora dituen prentsa zaharraren nondik norakoak… Bertako eraikuntzak ere erakutsiko dira, ehun urtetik gorako artea zuhaitzaren azpian dagoen Txirene santuen baseliza, 300 urteko baserri tipikoa eta lurraren kolorez, bere irudira, sortutako eraikuntza modernoa: Ezin hobeto integraturik dagoen upategi berria. Bertan gure txakolinaren sekretuak azalduko dira: mikro-ardogintza eremua bisitatu eta, I + G aretoan, Itsasmendi Upategiaren azken proiektuak ezagutuko dira. Azkenik Dastaketa gelan, ardoak egiten ditugun pertsonek, zuekin partekatuko ditugu egin berri diren azken txakolinak lagunarte ederrean. Txundituta geldituko zara bertan dagoen ikuspegi magikoarekin, ingurua halakoxea delako, txakolinen kalitatearekin eta Itsasmendin lan egiten dugun pertsonen profesionaltasun eta hurbiltasunarekin
bisita alternatibo bat Ezeztatzeko baldintzak Itzulketak: 48 ordu baino lehen %100 eta 24 ordu baino lehen %75
Fitxa teknikoa
- Prezioaren Barne
- Bisita gidatua eta 5 txakolin eta 3 pintxoren dastaketa
- Prezioz Kanpo
- Jarduera hasten den lekuraino joatea
- Partaide minimo eta maximoak
- Gutxienez 6 pertsona eta Gehienez 25 pertsona
- Iraupena
- 2,5 ordu
- Noiz egin daiteke?
- Astelehenetik larunbatera,
- Irteera lekua eta ordua
- Bodega Itsasmendi 10:00etan
- Hizkuntzak
- Gaztelania, euskara, ingelesa eta frantsesa
- Ohar garrantzitsuak
- Mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat egokitu egingo da
bisita alternatibo bat - Ezeztatzeko baldintzak
- Itzulketak: 48 ordu baino lehen %100 eta 24 ordu baino lehen %75
Specific References