Txakolina: Tradizioa, Kultura eta sentsazioak
Txakolinaren iragana, oraina eta etorkizuna ezagutzera etor zaitez. Ardo fresko, bizi eta alai honen historia, eta txakolin ohitura handia duen udalerri baten historia jakin itzazu. Bakio, txakolin lurraldea.

Ikus-entzunezko metodoak, 360º-ko panoramikak, baliabide elkarreragileak, aldi baterako erakusketak... hitz batez, interpretazio zentro bat non hainbat txakolin mota eta Euskadiko pintxo (Gilda eta Idiazabal gazta) dastatu ahal izango ditugun.
Museoa ez ezik txakolina bost zentzumenekin.
Txakolinaren Museoa-Txakolingunea txakolinari buruzko interpretazio zentroa da.
Bisitaldian museoa osatzen duten bost guneak ikusiko dira, gidari batek lagunduta. Lehenengo bi guneetan bost minututako bi ikus-entzunezko erakutsiko dira. Lehenengoan txakolina egiteko prozesuari, ardo bitxi horren ezaugarriei, eta berezitasun guztiei buruz hitz egingo da; bigarrenean, ordea, 360º-ko panoramika ikusiko da, non Bakioko historiaren 1000 urte azalduko diren. Hurrengo bi guneetan, 3. eta 4., Bizkaiko txakolinaren iragana eta oraina ezagutaraziko dira, zenbait pantaila eta baliabide elkarreragileren bitartez. Amaitzeko, bosgarren gunean “aitite” entzungo dugu euskaraz bi herri-abesti abesten eta, aldi berean, hainbat irudi ikusiko ditugu non mahastiak, txakolinaren erabilera “euskal sukaldaritza berrian”, eta udalerriko upategietan ekoizten diren ardoak agertuko diren.
Museoaren bisitaldi gidatuari esker, mahasgintzari eta ardo preziatuaren ekoizpenari buruzko ezaguera orokorra jasoko dugu.
Bisitaldia bukatu ondoren, bi txakolin dastatzeko aukera izango dugu. Gidariak berak zuzendutako ardo dastatze txikia izango da, eta Euskadiko bi pintxorekin ezkonduko dira ardoak, “Gilda” eta Idiazabal gazta, hain zuzen ere.
2 txakolin dastatzeko aukera, 2 pintxorekin (Gilda eta Idiazabal gazta).
17 urte arte: muztio bat eta pintxo bat. Prezioz Kanpo Esperientzian museoaren prezioa bakarrik sartzen da (ez dira joan etorriak, ostatua eta dietak prezioaren barne sartzen) Partaide minimo eta maximoak Gutxienez: 1 pertsona
Gehienez: 60 pertsona Iraupena 1 ordu Puntu nabarmenak Euskal nortasuna duen ardo bere hau ezagutzeko esperientzia paregabea. Hizkuntzak Gastelaina, Euskara, Ingelesa eta Frantsesa Ohar garrantzitsuak Txakolina dastatzeko gutxieneko adina: 18 urte.
Adingabeei muztioa (alkoholik gabeko edaria) emango zaie txakolinaren ordez.
Fitxa teknikoa
- Prezioaren Barne
- Bisita gidatua Txakolinaren Museoa-Txakolingunea
2 txakolin dastatzeko aukera, 2 pintxorekin (Gilda eta Idiazabal gazta).
17 urte arte: muztio bat eta pintxo bat. - Prezioz Kanpo
- Esperientzian museoaren prezioa bakarrik sartzen da (ez dira joan etorriak, ostatua eta dietak prezioaren barne sartzen)
- Partaide minimo eta maximoak
- Gutxienez: 1 pertsona
Gehienez: 60 pertsona - Iraupena
- 1 ordu
- Puntu nabarmenak
- Euskal nortasuna duen ardo bere hau ezagutzeko esperientzia paregabea.
- Hizkuntzak
- Gastelaina, Euskara, Ingelesa eta Frantsesa
- Ohar garrantzitsuak
- Txakolina dastatzeko gutxieneko adina: 18 urte.
Adingabeei muztioa (alkoholik gabeko edaria) emango zaie txakolinaren ordez.
Specific References