Bilbao Goxo Tour
Bilbo ezagutxeko tour gozoa.
Entzun duzu Carolinari, Arroz-pastelari edo Gurin-opilari buruz?
Horiek guztiak Bilboko pastel tradizionalak dira, eta Tour Gozo bakar honetan probatu ahal izango dituzu. Gainera, herriko gozokirik zaharrenak ez ezik, Bilboko erdiguneko lekurik enblematikoenak ere ikusiko ditugu oinez.

Bilboko tour paregabe honetan, bere pastel ezagunenak ezagutzera eramango zaitugu, Bilboko erdigunean zehar.
Lehenbizi Azkuna Zentroko irteeran izango gara, Arrikibar plazan, Don Manuelen lehen geldialdia egiteko. Han Carolinari buruz hitz egingo dizuegu, eta pastel gozo hori dastatzeko aukera izango dugu.
Ondoren, Moyua plazaraino joango gara, eta han egingo dugu lehen geldialdi kulturala.
Ondoren, San Jose plazan gelditu, eta Martina de Zuricaldayren historia interesgarria ezagutuko dugu. Gainera, gurin-opil ospetsua probatu ahal izango dugu.
Ondoren, Montero Etxearen ondoan geldituko gara, estilo arkitektoniko bereizgarria miresteko. Jado plazan ere geldialdi labur bat egingo dugu, Diputazioaren eraikinerako bidean, Kale Nagusian.
Eraikin honen parean, Arrese gozotegian gelditu eta azken gozokia probatuko dugu, arrozpastela.
Tourra amaitzeko, Albia lorategietaraino joango gara.
Hasierako lekuraino joatea. Partaide minimo eta maximoak Gutxienez 2 perstona eta gehienez 20 pertsona Iraupena 2 ordu Noiz egin daiteke? Urte osoan Irteera lekua eta ordua Arrikibar plaza.
Astearte eta ostegunetan: 17: 00etan
Asteazkena: 11: 00etan Hizkuntzak Gaztelaina Ezeztatzeko baldintzak Deuseztatuz gero, honela itzuliko da:
72 ordu baino lehen: %90 48 ordu baino lehen: %0 24 ordu baino lehen: %0
Fitxa teknikoa
- Prezioaren Barne
- Bisita gidatua
- Prezioz Kanpo
- Janaririk gabeko dastaketa
Hasierako lekuraino joatea. - Partaide minimo eta maximoak
- Gutxienez 2 perstona eta gehienez 20 pertsona
- Iraupena
- 2 ordu
- Noiz egin daiteke?
- Urte osoan
- Irteera lekua eta ordua
- Arrikibar plaza.
Astearte eta ostegunetan: 17: 00etan
Asteazkena: 11: 00etan - Hizkuntzak
- Gaztelaina
- Ezeztatzeko baldintzak
- Deuseztatuz gero, honela itzuliko da:
72 ordu baino lehen: %90 48 ordu baino lehen: %0 24 ordu baino lehen: %0
Specific References