Txakolinaren iragana, oraina eta etorkizuna ezagutzera etor zaitez. Ardo fresko, bizi eta alai honen historia, eta txakolin ohitura handia duen udalerri baten historia jakin itzazu. Bakio, txakolin lurraldea.
ENOTURISMO-TXAKOLI
Gure ardo entzutetsuen sekretuak dastatu. Esperientzia gastronomikoak bizi eta txakolinaren munduan bete-betean sartu.
Boga garagardoa kooperatibako faktoria barrutik ezagutu eta gozatzeko aukera: bodegatik bisita guidatua eta garagardo naturalaren dastaketa
Ezagutu artisautza abangoardista 3 txakolinen dastaketaren bidez, bertako produktuekin lagunduta.
Itsasmendi, kare-harrian idatzitako izena.
Itsaso eta mendiaren arteko txakolina. Produktu sorta hau dastatuz txakolinaren bilakaera ezin hobeto ezagutzeko aukera dago. Ardo freskoetatik hasita, gordetzeko gaitasuna duten ardoekin jarraitu eta sasoian sasoiko inguruko produktuekin egindako pintxoak ere dastatuko dira.Lurralde honek ardogintza arloan duen gaitasuna, oraina eta etorkizuna erakutsiko dira.
Ibili kondaira hazten den lurraldean
Pack Opari zure maiteak harrituko ditu: bisita gidatua, bi txakolin dastatzea, bi gilda pertsonako eta Maumas gazta. Eta opari gisa AGUIRREBEKO txakolin-kutxa bat eramaten dute