Karrantzako Dolomitas Museoan Dolomitas del Norte lantegi zaharreko dolomia-materiala deskargatzeko estazio zaharra dago, eta Bizkaian dagoen aireko azken tranbia ikusteko aukera ematen digu.
Jarduera honekin, fabrika honen ateak irekiko ditugu industria-mundua zentzumenez ezagutzeko.
Ikusmena, ukimena, entzumena, gustua eta usaimena izango dira ikusle guztientzako bisita honetako protagonistak.
Esperientzia ludiko eta parte-hartzaileaz gozatuko dugu, mende erdiko fabrika honek eskaintzen digun ingurune bakarrarekin elkarreraginea